Ribeira
| Ribeira | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Galiziako udalerrien zerrenda | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatu burujabe | |||||||||||
| Autonomia | |||||||||||
| Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||||
| Alkatea | Mariola Sampedro | ||||||||||
| Izen ofiziala | Ribeira Rivéira Santa Eugenia de Ribeira | ||||||||||
| Posta kodea | 15960 | ||||||||||
| INEk ezarritako kodea | 15073 | ||||||||||
| Herriburua | Santa Uxía de Ribeira (en) | ||||||||||
| Geografia | |||||||||||
| Koordenatuak | 42°33′23″N 8°59′32″W / 42.5565°N 8.9922°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 69 km² | ||||||||||
| Altitudea | 0 m | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 27.102 (2025) | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 393 bizt/km² | ||||||||||
| Informazio gehigarria | |||||||||||
| Hiri senidetuak | Adeje eta Newark | ||||||||||
| Matrikula | C | ||||||||||
| ribeira.gal | |||||||||||
Ribeira A Coruñako probintziako udalerria da, Barbanzako eskualdean. 9 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Santa Uxía de Ribeiran dago. Riveira izendapena batzuetan erabiltzen bada ere, izendapen horrek ez du izaera ofizialik.
Azken erroldaren arabera 27.102 biztanle zituen 69 km²-ko azaleran.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ribeirako udalerria Barbanzako penintsulan kokatua dago, Arousako eta Muros-Noiako itsasadarretatik hurbil. Ribeirako azaleraren zati handi bat Barbanzako eskualdeko mendixkek hartzen dute, bertatik itsasoraino doazen hainbat ibai txiki daude, Artesko ibaia esaterako. Dunar de Corrubedo, Lagoa de Carregal eta Vixáneko guneetan bestalde parke natural bat dago. Ribeirak bost hondartza dauzka: Coroso, Touro, Castiñeiras, Vilar, eta Aguiñokoak.
Ribeirak Porto do Son eta A Pobra do Caramiñal udalerriekin egiten du muga, eta Barbanzako eskualdearen hiriburua da.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: .
Parrokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko parrokiarik handienak Ribeira, Aguiño, Palmeira, Carreira eta Castiñeiras dira. Honako mapan ikus ditzakezu 10 biztanletik gorako parrokiak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak 27.000 biztanle inguru dauzka, euretatik 14.000 Santa Uxiako auzoan bizi dira, udalerriaren erdigunea dena.
| Biztanleria-piramidea 2025 Guztira: 13.407 gizon, 13.703 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Instituto Nacional de Estadística[1] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 71 udalerri berean jaioak ziren[2], probintziako batez bestekoaren (% 49,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 3,5 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 7,1 —probintzian % 9,6—.
Biztanleria atzerritarra
Espainiar estatutik kanpo jaiotako 2.521 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 48)[3]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Maroko, Peru, Venezuela dira.
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 17.097 etxebizitza zeuden: 9.896 (% 57,9) nagusiak eta 7.201 (% 42,1) ez-nagusiak.[4] Kontsumo elektrikoaren arabera, 1.560 (% 9,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 4.514 (% 26,4) hutsik zeuden.[5]
Etxebizitza multzoa
Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa)
Guztira 9.896 etxegune zeuden, eta horietatik 2.387 (% 24,1) pertsona bakarrekoak ziren.[6]
Etxeguneak tamainaren arabera
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ribeirako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da oraindik ere, eta halaxe izan da tradizionalki. Ribeiran gaur egun, Galiziako eta Espainiako baxurako arrantza porturik garrantzitsuena da, bai behintzat urtero deskargaturiko tona kopuruan. Horrez gain, mota horretako Europako hirugarren porturik garrantzitsuena da.
Diru-sarrerak
2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 13.082 euro-koa zen[7], eta etxegune bakoitzeko 34.729 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (15.319 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 17.850 euro zen. Errenta gordina 15.627 euro-koa izan zen pertsonako.
Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 57,6[8]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 26,5), beste diru-sarrerak (% 9,3), langabezia-prestazioak (% 2), beste prestazioak (% 4,7).
Desberdintasuna
Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[9][oh 1]Udalerrian indizea 27,7 da, probintziakoaren (29,3) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,4) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udalerriaren hainbat irudi.
- Udaletxea.
- Udalerriaren ikuspegia portuarn sarreratik.
- Portua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz) (Gaztelaniaz) Ribeirako udalaren webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria A Coruña.tab.
- ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria A Coruña.tab.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta A Coruña.tab.
- ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente A Coruña.tab.
- ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
- ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
<ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found.

