Cedeira
| Cedeira | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Galiziako udalerrien zerrenda | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatu burujabe | |||||||||||
| Autonomia | |||||||||||
| Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||||
| Alkatea | Pablo Moreda (en) | ||||||||||
| Izen ofiziala | Cedeira | ||||||||||
| Posta kodea | 15350/15357 | ||||||||||
| INEk ezarritako kodea | 15022 | ||||||||||
| Herriburua | Cedeira (en) | ||||||||||
| Geografia | |||||||||||
| Koordenatuak | 43°39′N 8°03′W / 43.65°N 8.05°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 85,86 km² | ||||||||||
| Altitudea | 137 m | ||||||||||
| Mugakideak | Valdoviño, Cerdido, Ortigueira eta Cariño | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 6.547 (2025) | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 76 bizt/km² | ||||||||||
| Matrikula | C | ||||||||||
| cedeira.es | |||||||||||
Cedeira, Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Ferrolgo eskualdean kokatuta dago. Cedeirako itsasadarrako ipar kostaldean dago, hain zuzen ere Condomiñas ibaia itsasoratzen den Cedeirako itsasadarran.
Cedeirako santu zaindaria Itsasoko Ama Birjina da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua %93,81ekoa da. Bertako herritarrei galizieraz cedeirense - cedeirés izendapenaz ezagutzen dira, euskaraz berriz cedeiratar. Azken erroldaren arabera 6.547 biztanle zituen 85,9 km²-ko azaleran.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena latineko cetaria edo cetarea hitzetik dator, arrainak lantzeko instalazioren bat zegoela adierazten duena. Getaria toponimoaren jatorri berbera da[1].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Valdoviño, Cerdido, Ortigueira eta Cariño.
Parrokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko parrokiarik handienak Cedeira, Esteiro, Piñeiro, Régoa eta San Román de Montoxo dira. Honako mapan ikus ditzakezu 10 biztanletik gorako parrokiak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Biztanleria-piramidea 2025 Guztira: 3.242 gizon, 3.331 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Instituto Nacional de Estadística[2] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 66,6 udalerri berean jaioak ziren[3], probintziako batez bestekoaren (% 49,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 3,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 9,3 —probintzian % 9,6—.
Biztanleria atzerritarra
Espainiar estatutik kanpo jaiotako 746 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 45,4)[4]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Peru, Errumania, Maroko dira.
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 6.634 etxebizitza zeuden: 2.931 (% 44,2) nagusiak eta 3.703 (% 55,8) ez-nagusiak.[5] Kontsumo elektrikoaren arabera, 605 (% 9,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 2.753 (% 41,5) hutsik zeuden.[6]
Etxebizitza multzoa
Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa)
Guztira 2.931 etxegune zeuden, eta horietatik 1.009 (% 34,4) pertsona bakarrekoak ziren.[7]
Etxeguneak tamainaren arabera
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diru-sarrerak
2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 13.001 euro-koa zen[8], eta etxegune bakoitzeko 28.528 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (15.319 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 16.450 euro zen. Errenta gordina 15.086 euro-koa izan zen pertsonako.
Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 48,6[9]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 33,7), beste diru-sarrerak (% 11,1), langabezia-prestazioak (% 1,9), beste prestazioak (% 4,7).
Desberdintasuna
Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[10][oh 1]Udalerrian indizea 27,8 da, probintziakoaren (29,3) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,4) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santo André de Teixido Santutegirako sarrera.
- Santo André de Teixidoko eliza.
- Itsaslabarrak jeisten, Santo André de Teixidon.
- Herrigunea.
- Herrigunea.
- Herbeirako etxola (Serra da Capelada).
- Cedeirako itsaslabarrak.
- Santo André de Teixidoko gurutzea.
Jaialdi gastronomikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cedeirak uztailean Lanpernaren Festa edo Festa do Percebe jaialdia ospatzen du.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xosé Pascual López Cortón, bere poltsikoko diruaz lehendabiziko Galiaziako Lora Jokoak ("Xogos Florais de Galicia") ordaindu zituen, 1861eko uztailaren 2an A Coruñako Principal Antzokian ospatu ziren eta bertan Benito Vicetto, Francisco Añón, Villamil Castro eta Paz Novoaaren olerkiak saritu ziren. Olerki hauek gerora Karitatearen Bilduma edo Album de la Caridad liburuan argitaratu ziren.
- Alvaro Rodríguez Bereijo, magistratua, Espainiako Tribunal Gorenaren presidente-ohia eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko zergaduru den Finantza Eskubideko Sailaren Zuzendaria (1938an jaioa).
- Guadi Galego, abeslari eta gaita jotzailea, Berrogüetto folk musika taldearen abeslari-ohia, hauekin Viaxe por Urticaria, Hepta eta 10.0 diskak grabatu zituen. Hainbat musika proiektuetako partaide da. Abe Rábade eta Ugia Pedreirarekin batera N@rdestinas musika taldearen kide da, Guillerme Fernándezekin batera Espido abeslari bikotea ere osatzen du.
- Bieito Rubido Ramonde, kazetari, La Voz de Galicia egunkariko zuzendari-ohi eta TVG eta TVE telebista kateetako ohiko solaskidea da (1957an jaioa).
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zaldua Etxabe, Luix Mari. (2020). Gipuzkoa antzinaroan : hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan. Euskaltzaindia, 26-46 or. ISBN 978-84-121889-6-7. PMC 1241067717. (kontsulta data: 2021-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria A Coruña.tab.
- ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria A Coruña.tab.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta A Coruña.tab.
- ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente A Coruña.tab.
- ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.


