Edukira joan

Errusia-Ukraina gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusia-Ukraina gerra
eta
DataXXI. mendea

Errusia-Ukraina gerra[1][2][3] 2014ko otsailean hasitako gerra bat da, aurrez aurre dituena alde batetik Errusia eta Donbasseko errusiazaleak, eta bestetik Ukraina, NATOko estatuen laguntzarekin. Gerraren bidez ebatzi nahi diren gaiak bi dira: Ukrainako ekialdeko lurralde batzuen jabetza, bereziki Krimearena eta Donbassena (nazioartean Ukrainaren zatitzat aitortuak, Errusiak eta errusiazaleek Errusiarentzat aldarrikatzen dituzte); bestetik, Ukrainaren nazioarteko estatusa, hots, ea 2014az geroztik bezala Ukrainak NATOrekin lerrokatuta jarraituko duen (Ukrainako Gobernuaren eta NATOren nahia) ala estatu neutral bihurtuko den (Errusiaren aldarrikapena).

2014ko otsailaren 22an Euromaidaneko istiluek piztutako iraultzaren eraginez Viktor Janukovitx Ukrainako lehendakaria kargutik kendu ondoren, eta Ukrainako errusiazaleak protestatzen ari zirela, intsigniarik gabeko errusiar soldaduek Krimean posizio eta azpiegitura estrategikoak kontrolpean hartu zituzten. 2014ko martxoaren 1ean, Errusiako Federazioaren Kontseiluak aho batez erabaki zuen Vladimir Putin Errusiako lehendakariari Ukrainan indar militarra erabiltzeko eskatzea.[4] Gero, Errusiak Krimea anexionatu zuen, Krimeako Parlamentua okupatuta, Errusiak antolatutako tokiko erreferendum kritikatu baten ondoren. Horren ondorioz, Krimeako Errepublika Autonomoa Errusiar Federazioari atxiki zitzaion.[5][6] Apirilean, talde errusiazaleen manifestazioak Ukrainako Gobernuaren eta Errusiak Donetsk eta Luhansk herri aldarrikapenek babestutako indar separatisten arteko gerra bihurtu ziren. Abuztuan, Errusiako ibilgailu militarrek muga zeharkatu zuten Donetsk eskualdeko hainbat herritan.[7][8][9][10] Errusiar militarren erasoaldia Ukrainako indarren porrotaren erantzuletzat hartu zen irailaren hasieran.[11][12]

2014ko azaroan, Ukrainako militarrek jakinarazi zuten tropa eta ekipo asko mugitu zirela Errusiatik Ukraina ekialdeko separatisten kontrolpeko eremuetara.[13] Associated Pressek jakinarazi zuen 40 ibilgailu militar ibili zirela markatu gabe matxinoen kontrolpeko eremuetan. Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen Behaketa Misio Bereziak arma astunen eta tankeen konboiak ikusi zituen DHEak kontrolatutako lurraldean, intsigniarik gabe.[14] OSCEko behatzaileek adierazi zuten, gainera, munizioak eta soldaduen gorpuak zeramatzaten ibilgailuak ikusi zituztela, laguntza humanitarioko konboi itxura hartuta Errusia-Ukraina muga zeharkatzen ari zirenak.[15] 2015eko abuztuaren hasieran, mota horretako 21 ibilgailu baino gehiago ikusi zituen OSCEk, borrokan hildako soldaduen Errusiako kode militarrarekin markatuta.[16] The Moscow Times egunkariak adierazi zuenez, Errusia giza eskubideen langileak beldurtzen eta isilarazten saiatu zen, gatazkan soldadu errusiarrak hil izanari buruz hitz egiten zutelako.[17] OSCEk jakinarazi zuenez, "Errusiar-separatista indar konbinatuek" kontrolatutako eremuetara sartzea ukatu zieten behatzaileei.[18]

Nazioarteko komunitateko kide gehienek[19][20] eta Amnistia Internazionala erakundeak[21] Errusia gaitzetsi zuten iraultza osteko Ukrainan egindako ekintzengatik, nazioarteko zuzenbidea haustea eta Ukrainako subiranotasuna urratzea egotzita. Herrialde askok zigor ekonomikoak ezarri zituzten Errusiaren, pertsona edo enpresa errusiarren aurka.

2015eko urrian, The Washington Post-ek jakinarazi zuen Errusiak bere eliteko unitate batzuk berriro zabaldu zituela Ukrainatik Siriara, Siriako Baxar al-Assad presidenteari babesa emateko.[22] 2015eko abenduan, Errusiako Federazioko presidenteak, Vladimir Putinek, onartu zuen Errusiako inteligentzia militarreko ofizialak Ukrainan ari zirela lanean, baina azpimarratu zuen ez zirela tropa erregularrak.[23] 2019ko otsailean, Ukrainako gobernuak Ukrainako lurraldearen % 7 aldi baterako okupatutako lurralde gisa sailkatu zuen.[24] 2021 eta 2022 artean krisia areagotu zen, eta 2022ko otsailaren 21ean Errusiak Luhanskeko Herri Errepublika eta Donetskeko Herri Errepublika onartu zituen.

Azkenean, 2022ko otsailaren 24an, aurretik gerra deklaraziorik egin gabe, Errusiak Ukraina inbaditu zuen, eta Errusia-Ukraina gerraren are fase latzago bat hasi zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Snyder, Timothy. (2018). The road to unfreedom : Russia, Europe, America. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-525-57446-0. PMC 1029484935. (kontsulta data: 2022-02-21).
  2. ↑ (Ingelesez) Mulford, Joshua P.. (2016). «Non-State Actors in the Russo-Ukrainian War» Connections: The Quarterly Journal 15 (2): 89–107.  doi:10.11610/connections.15.2.07. ISSN 1812-1098. (kontsulta data: 2022-02-21).
  3. ↑ Multicultural societies and their threats : real, hybrid and media wars in Eastern and South-Eastern Europe. 2017 ISBN 978-3-643-90825-4. PMC 992740565. (kontsulta data: 2022-02-21).
  4. ↑ (Errusieraz) «Совет Федерации дал согласие на использование Вооруженных Сил России на территории Украины» Совет Федерации Федерального Собрания Российской Федерации (kontsulta data: 2022-02-21).
  5. ↑ (Ingelesez) «BBC Radio 4 - Analysis, Maskirovka: Deception Russian-Style» BBC (kontsulta data: 2022-02-21).
  6. ↑ (Ingelesez) Lally, Kathy. (2014-04-17). «Putin’s remarks raise fears of future moves against Ukraine» Washington Post ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2022-02-21).
  7. ↑ (Ingelesez) «Ukraine: Reinforcements for Rebels in Luhansk» Time (kontsulta data: 2022-02-21).
  8. ↑ «How the war zone transformed between June 16 and Sept. 19 (INFOGRAPHIC) - Sep. 25, 2014» KyivPost 2014-09-25 (kontsulta data: 2022-02-21).
  9. ↑ (Ingelesez) «Exclusive: Charred tanks in Ukraine point to Russian involvement» Reuters 2014-10-23 (kontsulta data: 2022-02-21).
  10. ↑ (Ingelesez) «Debaltseve pocket in Donbas was created mainly by Russian troops – Yashin» www.unian.info (kontsulta data: 2022-02-21).
  11. ↑ (Ingelesez) «Evidence of Russian presence in Ukraine» Channel 4 News 2014-09-02 (kontsulta data: 2022-02-21).
  12. ↑ (Ingelesez) «Ukraine ceasefire leaves frontline counting cost of war in uneasy calm» the Guardian 2014-12-17 (kontsulta data: 2022-02-21).
  13. ↑ «Kiev claims 'intensive' movements of troops crossing from Russia - Yahoo Maktoob News» web.archive.org 2014-11-14 (kontsulta data: 2022-02-21).
  14. ↑ (Ingelesez) «Spot report by the OSCE Special Monitoring Mission to Ukraine (SMM), 8 November 2014» www.osce.org (kontsulta data: 2022-02-21).
  15. ↑ (Ingelesez) «Ukraine crisis: Russian 'Cargo 200' crossed border - OSCE» BBC News 2014-11-13 (kontsulta data: 2022-02-21).
  16. ↑ «OSCE monitors saw 21 coffins with dead soldiers cross Russian-Ukrainian border since August 2014 - Aug. 06, 2015» KyivPost 2015-08-06 (kontsulta data: 2022-02-21).
  17. ↑ (Ingelesez) Times, The Moscow. (2014-09-12). «Moscow Stifles Dissent as Soldiers Return From Ukraine in Coffins» The Moscow Times (kontsulta data: 2022-02-21).
  18. ↑ «Response to Martin Sajdik and Ertugrul Apakan | OSCE - United States Mission» web.archive.org 2015-12-22 (kontsulta data: 2022-02-21).
  19. ↑ «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (kontsulta data: 2022-02-21).
  20. ↑ (Ingelesez) «UN committee passes resolution on Crimea, condemning Russian occupation» thestar.com (kontsulta data: 2022-02-21).
  21. ↑ (Ingelesez) «Ukraine: Mounting evidence of war crimes and Russian involvement» Amnesty International 2014-09-07 (kontsulta data: 2022-02-21).
  22. ↑ «Russia said to redeploy special-ops forces from Ukraine to Syria | Fox News» web.archive.org 2015-10-24 (kontsulta data: 2022-02-21).
  23. ↑ (Ingelesez) «Putin admits Russian military presence in Ukraine for first time» the Guardian 2015-12-17 (kontsulta data: 2022-02-21).
  24. ↑ «Speakers Urge Peaceful Settlement to Conflict in Ukraine, Underline Support for Sovereignty, Territorial Integrity of Crimea, Donbas Region | Meetings Coverage and Press Releases» www.un.org (kontsulta data: 2022-02-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]