Ananke (satelitea)
| Ananke (satelitea) | |
|---|---|
| Behaketa | |
| Itxurazko magnitudea (V) | 18,75 |
| Magnitude absolutua | 11,7 |
| Gorputz-gurasoa | Jupiter |
| Aurkitzailea | Seth Barnes Nicholson |
| Aurkikuntza-data | 1951ko irailaren 28a |
| Aurkikuntza-lekua | Mount Wilson Behatokia |
| Honen izena darama | Ananke |
| Orbitaren ezaugarriak | |
| Ardatzerdi handia | 20.439.111 km |
| Eszentrikotasuna | 0,24 |
| Orbita-periodoa | −623,59 egun |
| Batezbesteko anomalia | 339,61045 ° |
| Makurdura orbitala | 148,67482 ° |
| Goranzko nodoaren luzera | 86,44368 ° |
| Periapsiaren argumentua | 135,63033 ° |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Diametroa | 29,1 km |
| Masa | 30 Eg |
| Albedoa | 0,038 |
| Mota espektrala | P-type asteroid (en) |
| Behin-behineko izendapenak | Jupiter XII |
Ananke (grekoa: Ἀνάγκη edo Αναγκαιη), edo Jupiter XII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ananke satelite irregularra da, txikia (28 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Anankeren espektro infragorria P motako asteroideena bezalakoa, eta litekeena da ura edukitzea. Espektro ikusgaian, satelitea pixka bat gorrixka da.
Anankek bere izena ematen dio satelite-talde bati, Anankeren taldeari: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak, eta Ananke da taldeko handiena. Talde horretako guztiak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1951ko irailaren 28an, Wilson mendiko behatokian.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ananke satelite-izena mitologia grekoko Ananke pertsonaian du jatorria; Ananke Zeusen maitalea zen.
Anankek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter XII izena erabili zen izendatzeko.