Edukira joan

1992ko Sinn Féinen egoitzako tiroketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1992ko Sinn Féinen egoitzako tiroketa
Motatiroketa masiboa

1992ko Sinn Féinen egoitzako tiroketa edo Sevastopol kaleko tiroketa, 1992ko otsailaren 4ean, RUCeko zerbitzutik kanpo zegoen ofizial batek Belfast hiriko Falls Road kaleko Sinn Féin alderdiaren egoitzaten aurka burututako tiroketa masiboa izan zen.

Gaueko 01:15 aldera James Allen Moore (24 urte) RUCko ofiziala Sinn Féinen bulegora sartu zen, orduan bertan zeuden langile eta herritarren aurka tiro egin zuen. Patrick ‘Pat’ McBride (40), Michael O'Dwyer (24) eta Patrick ‘Paddy’ Loughran (61) erail eta Patrick ‘Pat’ Wilson (28) eta Norah ‘Kate’ Larkin larri zauritu zituen.

Moorek ihes egitea lortu eta hiriaren iparraldeko pub batetik RUCra egindako telefono dei batez atentatuaren ardura berea zela sitortu zuen. Ondoren, 15 miliaz autoa gidatu eta Neagh aintziraren aldameneko Ballinderry udalerrira ailegatu zen, bertan bere buruaz beste eginez.

Mooren gorpuari egindako autopsian legezko alkohol tasaren maila bi bider ta erdiko kopuruaz gainditzen zuela baieztatu zen. Gainera, Mooren bizilekua zen Newtownards udalerriko koarteleko medikuaren arabera ezohiko txakalaldi mental eta depresio aldiak pairatzen omen zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]