Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Tempranillomahats beltz barietate ezaguna da. 2013an Espainiako Erresuman 214.000 hektarea baino gehiagoko laborantza-azalera zuen, eta bigarrena zen ekoizpenean, Airén (zuria) barietatearen ondoren, eta lehena mahats beltzean. 31.046 hektarea ditu Errioxa jatorri-deituran, hau da, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren% 61. Azken urteotan, gainera, gora egin du arian-arian, beste barietate batzuen kaltetan. Errioxako autoktonotzat jotzen dute. Jatorri-deitura honetan erabiltzen den mahats nagusia da, eta askotan Espainiako "mahats noblea" bezala aipatzen dute.[1] Bere izena gaztelaniazkotemprano (euskaraz:«goiztiar») hitzaren txikitzailea da: izan ere, Espainiako mahats beltz barietate gehienak baino aste batzuk lehenago heltzen da.