Omer Nishani
| Omer Nishani | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1946ko martxoaren 16a - 1953ko abuztuaren 1a - Haxhi Lleshi →
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Gjirokastër, 1887ko otsailaren 5a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Tirana, 1954ko maiatzaren 26a (67 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | albaniera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, kazetaria eta itzultzailea | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | |||||
Omer Nishani (Girokastër, 1887ko otsailaren 5a – Tirana, 1954ko maiatzaren 26a) albaniar sendagile eta politikaria izan zen. Albaniako estatuburua izan zen 1946tik 1954ra.
Istanbulen Medikuntzan graduatu zen eta Viena)n, Tiranan eta Durrësen egin zuen lan mediku gisa.
1920ko hamarkadan sartu zinen politikan. 1924an Ahmet Zoguren hilketa saiakera batean eta Fan Nolik zuzendutako Ekaineko Iraultzan parte hartu zuen. Abenduan gobernua erori ondoren herrialdetik ihes egin zuen eta Zogen aurkako batzorde iraultzaile baten sorreran parte hartu zuen. Vienan ezarri eta austriar batekin ezkondu zen.
Albaniara itzuli zen italiar inbasioaren ondoren. Hasieran gobernu kolaborazionistarekin bat egin zuen, baina ondoren mendietara ihes egin zuen eta Nazio Askapenerako Mugimenduarekin bat egin zuen. 1944an Kanpo Arazoetako ministro eta Nazio Adkepenerako Kontseiluko presidente izendatu zuten.
1946ko batzar konstituziogilean parte hartu zuen, eta 1946tik 1953ra Albaniako batzar nazionaleko presidiumeko presidente edo estatuburu izan zen, nahiz eta agintean zegoen Albaniako Lanaren Alderdiko kide ez izan.
1954an hil zen, bularrean bi tiro zituela. Autopsiaren arabera, heriotza suizidio bat izan zen, baina beste iturri batzuen arabera, hilketa bat izan zen.







