Kramatorsk
| Kramatorsk Краматорськ Краматорськ | |||
|---|---|---|---|
| Ukrainako hiria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Oblasta | Donetsk | ||
| Alkatea | Oleksandr Honcharenko (en) | ||
| Izen ofiziala | Краматорськ | ||
| Jatorrizko izena | Краматорськ | ||
| Posta kodea | 84300–84390 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 48°44′21″N 37°35′02″E / 48.7392°N 37.5839°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 117,1 km² | ||
| Altitudea | 177 m | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 147.145 (2022ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 1.902 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 1868 | ||
| Telefono aurrizkia | 626(4) | ||
| Hiri senidetuak | Elektrostal eta Stamford | ||
| Hizkuntza ofiziala | ukrainera | ||
| http://www.krm.gov.ua/ | |||
Kramatorsk (ukraineraz: Краматорськ; errusieraz: Краматорск) Ukrainaren ekialdeko hiri bat da, Donetskeko oblastekoa. Urak Donets ibaira isurtzen dituen Kazenni Torets ibaiaren ertzean dago. Industria eta ingeniaritza mekanikoa ditu ekonomia jarduera nagusiak.
2014an piztutako Errusia-Ukraina gerraren ondorioz, Donetskeko oblasteko hiriburua (Donetsk) errusiazaleen esku dago. Horiek horrela, Kramatorsk da ukrainazaleen Donetskeko oblasteko behin-behineko hiriburua, 2014ko urriaz geroztik.[1]

Gerra horren beste ondorio bat izan da biztanle askok hiri honetatik alde egitea. Hartara, Kramatorskek 58.000dik gora biztanle zituen 2026. urtearen hasieran;[2] 2001eko Ukrainako zentsuan, aldiz, 164.700dik gora ziren. 2018an, biztanleen % 67,9ren lehen hizkuntza errusiera zen; % 31,1rena, ukrainera; % 0,2rena, armeniera; % 0,1rena, bielorrusiera; eta % 0,1rena, erromaniera.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Kikhtenko to move Donetsk administration to Kramatorsk and to leave power structures in Mariupol - News of Ukraine, Ukrainian crisis, Politics - mw.ua» web.archive.org 2017-10-19 (kontsulta data: 2023-06-27).
- ↑ (Ukraineraz) Дончевська, Валентина. (2026-04-06). «Скільки людей залишилося у Краматорську і Слов’янську» Точка Сходу (kontsulta data: 2026-05-14).
- ↑ «Население Краматорска продолжает сокращаться. Новости» web.archive.org 2018-04-12 (kontsulta data: 2023-06-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udalaren webgune ofiziala (Ukraineraz)
