Errea
| Errea | |
|---|---|
Herriko etxe tradizional bat | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
| Udalerria | Esteribar |
| Administrazioa | |
| Mota | leku |
| Izen ofiziala | Errea |
| Posta kodea | 31698 |
| Herritarra | erreatar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°53′33″N 1°29′25″W / 42.8925°N 1.4903°W |
| Garaiera | 795 metro |
| Distantzia | 23,2 km (Iruñetik) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 15 (2020) |
Errea[1][a] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
15 biztanle zituen 2020. urtean.
Bertako biztanleak erreatarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errea toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Errea (1274)
- Erreta (1275)
- Errea (1276)
- Erea (1279)
- Errea (1366)
- Errea (1532)
- Erreayça (1587)
- Errea (1591)
- Errea (1996)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errea Esteriberran dago administratiboki, baina geografikoki Erroiberran; izan ere, Txiporrondo errekak zeharkatzen duen ur-ibilgua Erro ibaian (Ardaitz eta Urritzelki artean) bizi da, eta ez Arga ibaian.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Errearako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -9.2 |
| Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
| Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
| Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] | |||||||||||||
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1802an, Esteribar ibarreko diputatuak eta etxeen txandaren bidez aukeratutako erregidore batek gobernatzen zuten, bertan zeuden bosten artean. Bertan zeuden Zugarraga eta Sairats herri hustuak. Hilerriak San Pedro Martiriaren ermita zegoen lekua hartu zuen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 biztanle zituen 2020. urtean Erreak.[6]
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 7 | 8 | 8 | 7 | 9 | 9 | 11 | 11 | 10 | 9 | 12 | 7 | 13 | 13 | 17 | 15 | 14 | 15 | 15 | 14 | 15 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[8]
Erreako azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Erdiesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[9]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errosarioko Ama Birjinaren jaiak: urriaren lehen asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errosarioko Ama Birjina eliza, XVI. mendeko kristiau eliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Errea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Errea» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.
