Crucible antzokia
- Artikulu hau Sheffieldeko aretoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Crucible (argipena)».
| Crucible antzokia | |
|---|---|
| Ondasun Ingelesa | |
| Sheffield Theatres | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Herrialdea | |
| Ingalaterrako eskualdea | Yorkshire eta Humber |
| Metropolitan county | Hegoaldeko Yorkshire |
| Metropolitan borough | Sheffield |
| Koordenatuak | 53°22′52″N 1°28′00″W / 53.3811°N 1.4667°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1969 |
| Inaugurazioa | 1971ko azaroa |
| Jabea | Sheffield Theatres (en) |
| Izenaren jatorria | Arragoa |
| Kirola | snookerra |
| Edukiera | 980 |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | RHWL (en) |
| Diseinatzailea | Tanya Moiseiwitsch |
| Materiala(k) | hormigoi armatua eta xafla |
| Ondarea | |
| Ondare Ingelesa | 1392311 |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Norfolk Street, Sheffield, S1 1DA |
| Webgune ofiziala | |
Crucible antzokia (ingelesez Crucible Theatre, edo soilik The Crucible), Ingalaterrako Sheffield hirian dagoen antzoki bat da, 1971n inauguratu zena. Antzerki-emanaldiak bertan antzezteaz gain, antzerkiak kirol-esparru gisa ere balio du, 1977tik urtero Munduko Snooker Txapelketa antolatzen baita bertan. The Guardian egunkariak "snookerraren etxe espirituala" deitu dio tokiari.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Crucible izenak arragoa-altzairuari egiten dio erreferentzia (ingelesez crucible steel), 1740an Sheffielden garatu zen aleazioa, hiriaren industrializazioa bultzatu zuena.
Egitura bereziko antzokia da. Eszenatokia behean dago, eta ikusleak hiru aldetan esertzen dira, goranzko mailetan. Ireki zenean ez zen ikuslerik emanalditik 20 metro baino gehiagora egoten, 980 pertsona sartuta err.

Forma horrek erakarri zituen snooker profesionaleko sustatzaileak bertan egiteko saikera Munduko Txapelketa kokatzeko 1977an.Telebistaz zein bertan, jokatu zen lehen aldian oso inpresio positiboa eragin zuelarik esperientziak, eta harrezkero han egin da txapelketa. Era berean, Sheffield toki berezia bilakatu da billar mota honentzat.
Emakumezkoen Munduko Snooker Txapelketa Cruciblen jokatu zen 1998 eta 2003 artean, baina ez harrezkero. Beste kirol batzuetako txapelketak ere egin izan dira bertan, squasha eta mahai-tenisa, besteak beste.[2] [3][4][5]
2026ko martxoaren 24an, Crucible 2028ko Munduko Snooker Txapelketaren ondoren berrituko zela iragarri zen, 500 eserleku gehigarri ere izateko, bere edukiera potentziala 1.480ra handituz. Eraberritzea 2030ko txapelketarako garaiz amaitzea aurreikusi dute.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Crucible Theatre» artikulutik itzulia izan da, 2026-05-06 data duen 1352804408 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2026-05-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) «Mark Allen hits 147 then loses as Barry Hearn warns Crucible 'not fit for purpose'» The Guardian 25 April 2025 ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 14 May 2025).
- ↑ 1998 World Women's Snooker Championship. . 1999 World Women's Snooker Championship. .
- ↑ (Ingelesez) Watterson, Ryan. (12 May 2025). «Alfie Burden Wins 2025 JenningsBet World Seniors Snooker Championship» WSS | World Seniors Snooker (kontsulta data: 14 May 2025).
- ↑ «Nicol launches plans for English Open» squashplayer.co.uk 13 January 2003 (kontsulta data: 26 April 2026).
- ↑ Syed, Matthew. (9 August 2003). «Crucible will put subtleties of table tennis under microscope» The Sunday Times (kontsulta data: 26 April 2026).
- ↑ Telfer, Alastair. (24 March 2026). «Revamped Crucible to host World Championship until 2045» BBC Sport (kontsulta data: 24 March 2026).
