Plesiadapis
| Plesiadapis | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Primates |
| Familia | Plesiadapidae |
| Generoa | Plesiadapis Gervais, 1877 |

Plesiadapis Plesiadapiformes ordeneko genero bat izan zen, Paleozenoaren eta Eozenoaren artean bizi izan zena, duela 55-58 milioi urte. Sailkapen filogenetiko desberdinak badaude ere primateekin oso estuki erlazionaturik dago.
Urtxintxaren itxura izan arren ez du haiekin zerikusirik. Tarsiidae familiako primateen hurbileko ahaidea izan zen.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Gervais frantziar paleontologoak deskribatu zuen lehen aldiz 1877an. Ezkerreko baraila batetik abiatuta Plesiadapis tricuspidens espeziea deskribatu zuen. Gau egun 16 espezie aurkitu dira, denak ere iraungita daude.
- †Plesiadapis walbeckensis Russell, 1964
- †Plesiadapis remensi Lemoine, 1887
- †Plesiadapis tricuspidens Gervais, 1877
- †Plesiadapis russelli Gingerich, 1976
- †Plesiadapis insignis (Piton, 1940)
- †Plesiadapis praecursor Gingerich, 1975
- †Plesiadapis anceps Simpson, 1936
- †Plesiadapis rex (Gidley, 1923)
- †Plesiadapis gingerichi Rose, 1981
- †Plesiadapis churchilli Gingerich, 1975
- †Plesiadapis fodinatus Jepsen, 1930
- †Plesiadapis dubius (Matthew, 1915)
- †Plesiadapis simonsi Gingerich, 1975
- †Plesiadapis cookei Jepsen, 1930
- †Plesiadapis ploegi De Bast, Gagnaison & Smith, 2018
- †Plesiadapis berruensis Jehle et al., 2018
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat ikerketek eakutsi dute bi kilogramo inguruko pisua zuela.[2][3]
Garezurra nahiko zapala zuen eta karraskarien antzeko baraila eta hortzeria. Begiak alboetan ditu oraindik eta horrek pentsarazten du lurrean azkarragoa izango zela zuhaitzetan baino.[4] Hortzeria hostoetaz elikatzeko egokituta zuenez zuhaitzetako azpialdeko adarretan ibiltzen zen kuadrupedoa zela esan daiteke.[5]
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerikan sortu zen eta Groenlandia zeharkatuz Europara iritsi eta kolonizatu egin zuen. Aurkitu diren espezie ugariek erakusten dute eboluzio azkarra izan zuela eta Paleozeno berantiarrean rol garrantzitsua izan zuela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gingerich, Philip D.. (1975). New North American Plesiadapidae (mammalia, primates) and a biostratigraphic zonation of the Middle and Upper Paleocene. Ann Arbor: University of Michigan Museum of Paleontology..
- ↑ Fleagle, John G.. (1988). Primate adaptation & evolution. San Diego : Academic Press ISBN 978-0-12-260340-2. (kontsulta data: 2026-05-06).
- ↑ Orliac, Maeva J.; Ladevèze, Sandrine; Gingerich, Philip D.; Lebrun, Renaud; Smith, Thierry. (2014-04-22). «Endocranial morphology of Palaeocene Plesiadapis tricuspidens and evolution of the early primate brain» Proceedings. Biological Sciences 281 (1781): 20132792. doi:. ISSN 1471-2954. PMID 24573845. PMC 3953834. (kontsulta data: 2026-05-06).
- ↑ Szalay, Frederick S.; Delson, Eric. (1979). Evolutionary history of the primates. New York : Academic Press ISBN 978-0-12-680150-7. (kontsulta data: 2026-05-06).
- ↑ (Ingelesez) Boyer, Doug M.; Evans, Alistair R.; Jernvall, Jukka. (2010). «Evidence of dietary differentiation among late Paleocene–early Eocene plesiadapids (Mammalia, primates)» American Journal of Physical Anthropology 142 (2): 194–210. doi:. ISSN 1096-8644. (kontsulta data: 2026-05-06).