Patrick Maroon
| Patrick Maroon | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Saint Louis, 1988ko apirilaren 23a (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Oakville High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | izotz-hockeyko jokalaria |
| Posizio edo espezialitatea | winger (en) |
| Pisua | 236 libra |
| Altuera | 183 zentimetro |
Patrick Maroon (Saint Louis, Missouri, 1988ko apirilaren 23a) Estatu Batuetako izotz hockey jokalari profesional ohia da. Hiru aldiz irabazi zuen Stanley Kopa.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau neba-arrebatako gazteena da. Aitak futbolean jokatu zuen.
Oakville High Schoolen ari zela NAHL ligan (2. maila) jokatzen hasi zen Texarkana Bandits taldearekin. Bi denboraldi egin ondoren 2007ko NHLko draftean 161. postua gelditu zen eta NAHL-ko Philadelphia Flyers taldean gelditu zen.[1] NHL-ko partida batean debuta egiteko hiru urte pasa ziren, Anaheim Ducks taldearekin egin zuen 2011-12 denboraldian. Bi partida soilik jokatu zituen. 2015ean taldearekin Stanley Kopako play-offak jokatu zituen baina jarraikortasunik ez zuenez hurrengo urteetan hainbat taldetan jokatu zuen.
2016ko Munduko Txapelketan hartu zuen parte Estatu Batuetako selekzioarekin eta laugarren postuan gelditu zen.[2]
St. Louis Blues taldearekin lehenengo Stanley Kopa irabazi zuen, taldeak irabazten zuen lehenengoa zen gainera.[3] Hurrengo bi urtetan jarraian Tampa Bay Lightning taldearekin irabazi zuen. Laugarren urtez jarraian jokatu zuen finala baina ordukoan galdu egin zuen.
2025eko martxoaren 22an kirol ibilbideari maiera emango ziola iragarri zuen.[4]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stanley Kopa (3): 2019, 2020, 2021
- NAHLko MVP (1): 2007
NHL-ko Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anaheim Ducks (2011-2016)
- Edmonton Oilers (2015-2018)
- New Jersey Devils (2018)
- St. Louis Blues (2018-2019)
- Tampa Bay Lightning (2019-2023)
- Minnesota Wild (2023-2024)
- Boston Bruins (2024)
- Chicago Blackhawks (2024-2025)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Emily KaplanOct 10, 2018. (2018-10-10). «Inside Patrick Maroon's decision to come home this season» ESPN.com (kontsulta data: 2026-05-01).
- ↑ «Patrick Maroon - Stats, Contract, Salary & More» www.eliteprospects.com (kontsulta data: 2026-05-01).
- ↑ (Ingelesez) Press, Associated. (2025-03-22). «Blackhawks F Patrick Maroon, 36, will retire after season» ESPN.com (kontsulta data: 2026-05-01).
- ↑ (Ingelesez) «Maroon of Blackhawks to retire after season | NHL.com» www.nhl.com 2025-03-22 (kontsulta data: 2026-05-01).