Jean Ritchie
| Jean Ritchie | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Viper (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Berea, 2015eko ekainaren 1a (92 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | George Pickow (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kentuckyko Unibertsitatea University of the Cumberlands (en) California State University, Fresno (en) |
| Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria, abeslaria, musikologoa, musikaria, egile abeslaria, kantugilea, folk song collector (en) |
| Jasotako sariak | |
| Izengoitia(k) | 'Than Hall |
| Ezizena(k) | אם הפולק |
| Genero artistikoa | herri-kanta |
| Musika instrumentua | Appalacheetako dultzimerra autoharp (en) gitarra ahotsa |
| Diskoetxea | Elektra Records |
| jeanritchie.com | |
Jean Ruth Ritchie (1922ko abenduak 8 – 2015eko ekainak 1) folk abeslari estatubatuarra, abesti egilea eta Appalacheetako dultzimer jolea izan zen,[1] "Mother of Folk" (‘Folkaren Ama’) deitua.[2] Gaztetan ehundaka abesti tradizional ikasi zituen, bere familian eta komunitatean, belarriz. Abesti horietako asko, britainiar, eskoziar eta irlandar abestien Appalache mendien inguruko aldaerak ziren, umeentzako abestiak asko eta asko.[3][4] Helduaroan, publiko zabalarekin elkarbanatu zituen abesti haiek,[5] eta baita oinarri tradizionalak zituzten berak idatzitako abestiak.[4]
Bere herriko Appalacheetako dultzimerra musika instrumentua berpiztearen arduraduna ere izan zen, bere musika lanetan joaz ezaguna egin zuena eta erabiltzen ikasteko liburuak eginez.[4]
Era berean, folk musika biltzen aritu zen AEBn, Britainia Handian eta Irlandan,[6][7] etxean entzun ohi zituen abestien jatorriaren bila eta haien ondarea gordetzeko.[4]
Musikari asko inspiratu zituen, esate baterako: Bob Dylan, Joan Baez, Shirley Collins, Joni Mitchell, Emmylou Harris eta Judy Collins.[2][5][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Colin Larkin, ed. (2002). The Virgin Encyclopedia of Fifties Music (3rd ed.). Virgin Books. 359-360. or. Colin Larkin, ed. (2002). The Virgin Encyclopedia of Fifties Music. (3rd. argitaraldia) Virgin Books, 359/60 or. ISBN 1-85227-937-0..
- 1 2 (Ingelesez) amNY. (2015-06-18). «Jean Ritchie, 92, the Village’s ‘Mother of Folk’ | amNewYork» www.amny.com (kontsulta data: 2026-07-19).
- ↑ (Ingelesez) «Jean Ritchie: Ballads from her Appalachian Family Tradition» Smithsonian Folkways Recordings (kontsulta data: 2026-07-19).
- 1 2 3 4 (Ingelesez) Schofield, Derek. (2015-06-03). «Jean Ritchie obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-07-19).
- 1 2 (Ingelesez) «Jean Ritchie Obituary Jul 13, 2015» Legacy.com (kontsulta data: 2026-07-19).
- ↑ (Ingelesez) «Mountain Born: The Jean Ritchie Story - KET Education» KET Education (kontsulta data: 2026-07-19).
- ↑ (Ingelesez) «Jean Ritchie Folk Music of Ireland and Scotland Recordings | Berea College Special Collections and Archives Catalog» berea.libraryhost.com (kontsulta data: 2026-07-19).
- ↑ (Ingelesez) «Jean Ritchie served as inspiration for Bob Dylan, Shirley Collins and» The Independent 2015-06-04 (kontsulta data: 2026-07-19).