Hugo Simberg
| Hugo Simberg | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Hugo Gerhard Simberg |
| Jaiotza | Hamina, 1873ko ekainaren 24a |
| Herrialdea | Finlandiako Dukerri Handia |
| Lehen hizkuntza | suediera |
| Heriotza | Ähtäri, 1917ko uztailaren 12a (44 urte) |
| Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria |
| Familia | |
| Aita | Tom Simberg |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | finlandiera suediera |
| Irakaslea(k) | Helene Schjerfbeck Elin Danielson-Gambogi |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, eskultorea, arkitektoa, artista grafikoa, exlibrisgilea eta akuafortista |
| Lantokia(k) | Helsinki Ruovesi eta Tampere |
| Lan nabarmenak | |
| Mugimendua | sinbolismoa |
| Genero artistikoa | sinbolismoa |

Hugo Gerhard Simberg (Hamina, 1873ko ekainaren 24a - Ähtäri, 1917ko uztailaren 12a) Finlandiako margolari eta artista grafiko simbolista izan zen, bere herrialdeko artista nagusietarikoa izanik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nicolai Simberg koronelaren eta Ebba Matilda Simbergen semea izan zen. 1891n, 18 urte zituela, Viipuriko Artearen Lagunen Pintura Eskolan sartu zen eta 1893tik 1895era Finlandiako Arte Elkarteko Pintura Eskolan ere ikasi zuen. 1895ean Akseli Gallen-Kallelaren ikasle partikular bihurtzea erabaki zuen Ruovesiko Kalela estudioan. Gallen-Kallelarekin ikasi zuen hiru alditan 1895-1897 bitartean.[2]
1896an Londresera joan zen eta 1897an Parisera eta Italiara. Urte horietan hainbat lan erakutsi zituen artista finlandiarren udazkeneko erakustaldietan, besteak beste, Udazkena, Izotz zuri, Deabrua musika jotzen eta Izeba Alexandra.
Bere bizitzako une garrantzitsu bat, Finlandiako Arteen Elkarteko kide eta Viipuriko Artearen Lagunen Pintura Eskolako irakasle hautatu zutenean izan zen.
1904an, Tampereko San Joan elizaren, gaur egun Tampereko katedrala, barnealdea apaintzeko izendatu zuten. 1904tik 1906ra bitartean Magnus Enckellekin batera burutu zuen proiektua.
1907tik 1917ra Finlandiako Arteen Elkarteko Pintura Eskolan irakatsi zuen. 1910ean Anni Bremerrekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, Tom eta Uhra Beata. Simberg Ähtärin hil zen 1917an, 44 urte zituelarik. Bere biografoak, Helena Ruuskak, margolariak luzaroan gaixotasun ezezagun batekin borrokatu zuela susmatzen du, sifilia seguru asko.[3]
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere estiloa sinbolismoan egokitzen da. Bere pinturek, sarritan, naturaz gaindiko gaiak eta heritozarekin lotutakoak zein gai makabroak azpimarratzen dituzte.[4] Adibide on bat Koulema kuuntele lana da, non heriotza hezurdura batez pertsonifikatuta dagoen. Heriotza biolina jotzen duen mutil gazte bati entzuten ari zaio, burua makurtuta; emakume zahar bat dago atzean, ohe batean etzanda, gaixo itxurarekin. Irudi horiekin iradokitzen da heriotza hor dagoela emakume zaharra eramateko, baina itxaron egiten du gazteak, agian andre zaharraren semeak, biolin-pieza amaitu arte.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan ezagun batzuk:
- Heriotzaren lorategia (1896)
- Haizeak jotzen du (1897)
- Heriotza entzuten du (1897)
- Bi bidaiari (1901)
- Aingeru zauritua (1903)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Heriotzaren lorategia (1896).
- Aingeru zauritua (1903).
- Anaiak, XX.mende hasierakoa.
- Neguko paisaia.
- Belardiko mutil beltza (1897).
- Haizeak jotzen du (1897).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hugo Simberg (1873-1917)» www.uv.es (kontsulta data: 2026-04-15).
- ↑ «Hugo Simberg: La muerte y el diablo – Trianarts» trianarts.com (kontsulta data: 2026-04-15).
- ↑ Ruuska, Helena (2018). Hugo Simberg: pirut ja enkelit. Werner Söderström. ISBN 978-951-0-42182-6.
- ↑ https://historia-arte.com/artistas/hugo-simberg