Edukira joan

Hamelin

Hamelin
Saxonia Behereko hiri independentea
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiHameln-Pyrmont barrutia
AlkateaClaudio Griese (en) Itzuli
Izen ofizialaHameln
Posta kodea31785, 31787 eta 31789
Udalerri kodea03252006
Geografia
Koordenatuak52°06′11″N 9°21′36″E / 52.1031°N 9.36°E / 52.1031; 9.36
Mapa
Azalera102,53 km²
Altitudea68 m
Demografia
Biztanleria57.916 (2023ko abenduaren 31)
alt_left 30.214 (%52,2) (%47,8) 27.702 alt_right
Dentsitatea565 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia05151, 05158
Hiri senidetuakQuedlinburg, Torbay, Saint-Maur-des-Fossés, Kalwaria Zebrzydowska (en) Itzuli eta Teruel
MatrikulaHM
hameln.de

Hamelin (alemanieraz Hameln) Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan kokatua, Ipar Renania-Westfalia estatuarekin duen mugatik gertu.

Itsaso mailatik 68 metroko garaierara dago herria. Ibairik garrantzitsuena, Weser ibaia da. Bertatik igarotzen da Ipar Itsasoan itsasoratzen den ibai hau.

Hamelingo txirularia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hamelingo txirularia»
Hamelingo txirularia
Hamelingo etxe tradizionala

Zerbaitegatik baldin bada ospetsua Alemaniako herri hau, Hamelingo txirulariaren ipuinagatik da. Berau, ipuin herrikoi bezala sortu zen hasieran. Ondoren, baina, Grimm anaiek, ipuin honen beste bertsio bat idatzi zuten, eta bertsio hau izan da mundu osoan ospetsu egin dena.

Gaur egun Hamelingo alde zaharra ikusteko modurik erakargarriena "txirulariaren bidea" jarraitzea da. Zuriz margoturiko arratoiak jarraitzea besterik ez dago.

Hamelinen historia 851 urtean sorturiko monasterio batekin hasten da. Monasterioaren inguruan herrixka sortuz joan zen eta XII mendean dagoeneko herri eskubideak jaso zituen. Txirulariaren istorioa 1284 urtean jazotako gertaera baten oinarrituriko kondaira dela diote.

XV eta XVI mendeetan Hansa Ligako partaide txiki bat izan zen. 1634 urtean, Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarren armadak Hamelin setiatu zuen eta ondoren konkistatua izan zen. Hurrengo mendean lau gotorlekuk babesten zuten Hamelin eta Hanoverko erresumako hiri gotortuena bilakatu zen, "Iparraldeko Gibraltar" ezizena ere eman zitzaion. Hala ere Napoleonen tropek bereganatu zuten 1808an eta harresi eta gotorleku guztiak desegin zituzten. 1867an Prusiak eskuratu zuen eta 1871ean Alemaniako Inperioaren barnean gelditu zen.

Bigarren Mundu Gerran Hamelingo presondegia sozial-demokrata, komunista eta beste hainbat disidente politiko gartzelaratzeko erabili zen. Gartzelan bertan 200 pertsona inguru hil ziren, baina ondoren aliatuen aurrerapenak gerarazteko preso hauek erabili zituzten "heriotz martxa" izenekoetan eta hor oraindik eta jende gehiago hil zen. gerra ondoren britainiar tropen esku gelditu zen hiria eta alemaniako gerra kriminalak atxilotu eta gartzela hartan sartu zituzten 200 inguru urkatuak izan ziren.

2022ko zentsuaren arabera 58.123 biztanle zituen: 27.829 gizonezko (% 47,9) eta 30.292 emakumezko (% 52,1); 100 emakumeko 91,9 gizonezko zeuden. Biztanleen % 16,7 18 urtetik beherakoak ziren eta % 25,1 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 15,1 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 40,2 ezkongabeak ziren eta % 40,4 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea56.10056.40056.70057.00057.30057.60057.90058.20058.50020122014201620182020202220242026HamelinBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 27.827 gizon, 30.294 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
10.57
 
75+
 
15.85
10.94
 
65-74
 
12.58
23.04
 
50-64
 
22.36
10.92
 
40-49
 
10.91
12.23
 
30-39
 
11.36
6.04
 
25-29
 
5.04
8.36
 
18-24
 
6.24
3.12
 
15-17
 
2.69
8.76
 
6-14
 
7.66
3.02
 
3-5
 
2.70
3.00
 
0-2
 
2.61
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 72,5ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 25,8k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 1,8k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 82,8 beraiek etorritakoak ziren eta % 17,2 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]

Migrazio-jatorria

42.117
14.967
Migrazio-jatorririk gabe (42.117)Migrazio-jatorri osoa (14.967)Migrazio-jatorri partziala (1.042)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 31.937 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (17.664, % 55,3) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 93,5 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 5,5 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 4,9 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 41,9 jabeak okupatzen zituzten.[3]

31.937etxebizitza
93,5 m²batez besteko azalera
5,5 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

12.532
17.664
Jabetzan (12.532)Alokairuan (17.664)Aisialdikoa (131)Hutsik (1.608)
% 4,9hutsik dauden tasa
% 41,9jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (9.954). Etxebizitza gehienak 1960-1969 artean eraiki ziren (6.888); eraikin guztien % 92,4 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (22.739 etxebizitza).[3]

Gela kopurua

Gela bakarra449
2 gela2.311
3 gela7.212
4 gela9.954
5 gela5.859
6 gela2.956
7 gela edo gehiago3.198

Eraikuntza garaia

1919 aurretik4.576
1919-19493.117
1950-19594.796
1960-19696.888
1970-19795.152
1980-19892.108
1990-19992.879
2000-20091.691
2010-2015415
2016 eta geroago312

Berogailu mota

4.278
4.177
22.739
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (4.278)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (4.177)Bloke-berogailua (Blockheizung) (314)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (22.739)Labe indibiduala (334)Berogailurik gabe (97)

Guztira 14.377 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (8.090, % 56,3). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (9.050).[3] Guztira 29.551 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (13.969, % 47,3).[4]

14.377bizitegi-eraikin
29.551etxegune

Eraikin mota

8.090
2.035
3.793
Etxe bakartua (8.090)Etxe atxikia (bikoitza) (2.035)Ilarako etxea (3.793)Bestelako eraikin mota (462)

Etxebizitza kopurua eraikineko

9.050
1.842
2.621
Etxebizitza bakarra (9.050)2 etxebizitza (1.842)3-6 etxebizitza (2.621)7-12 etxebizitza (744)13 etxebizitza edo gehiago (114)

Etxegunearen tamaina

13.969
9.012
3.141
Pertsona bakarra (13.969)2 pertsona (9.012)3 pertsona (3.141)4 pertsona (2.177)5 pertsona (813)6 pertsona (435)

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alde zaharra (Altstadt): Egurrezko sare egitura duten XVI eta XVII mendetako etxe ugari ikus daiteke bertan. Aipatzekoa da bereziki Rattenfängerhaus delakoa (arratoi ehiztariaren etxea), 1602an eraikitakoa. Rattenfänger Glockenspiel erlojuak txirulariaren irudien karrusela dauka, egunero dantza berezia erakusten duena.
  • Pizkundearen esperientzia museoa (Erlebniswelt Renaissance): Pizkunde garaiari buruzko museoa da.
  • Beira lantegia (Glashütte Hameln): Beiraren lanketari buruzko tailer-museoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  2. (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  3. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.