Edukira joan

Greba-hausle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinkertongo agenteak Buchtelen eskirolak babestuz, 1884

Greba-hauslea[1] edo, era gaitzesgarrian, eskirola lantoki batean greba bat indargabetzeko kontratatzen diren langileak dira. Hedaduraz, lantokian greba jarraitzen ez duten langileei aplikatzen zaien terminoa ere bada.

Greba hausteko arrazoiak desberdinak izan daitezke; hala nola, grebara deitzeko arrazoiekin bat ez etortzea, patroien aldetik presioa edo mehatxuak jaso izana, soldataren beharra izatea (greba eginez gero, soldata galtzen baita), edota ohiko langileak ordezkatzeko berariaz kontratatua izatea.

Greba orokorraren kasuan, estatu osoari eragiten dion hori, eskirola esaten zaio arrazoi politiko edo ekonomikoengatik hau babesten ez duenari. Ez da soilik langileetara mugatzen, eskirol deitzen baitzaie beren negozio edo lantegiak ireki eta normaltasunez lan egiten duten enpresariei ere.

Zerbitzu minimoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait herrialdetan legeak eskatzen dituen zerbitzu minimoak mantendu ahal izateko lan egiten duten pertsona horiek ere greba-hausletzat hartzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Zehazki hiztegia Euskal Herriko Unibertsitatea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.