Galtzetin
| Galtzetin | |
|---|---|
| galtzeteria eta oinetakoa | |


Galtzetina edo galtzerdi motza[1] oina orkatilaraino, eta batzuetan belauneraino estaltzen duen jantzia da.[2] Galtzetinak oina berotzen, izerdia xurgatzen, zikinkeriatik eta atzamarkadetatik babesten eta oinetakoarekin igurtzimendua leuntzen du.
Normalean, galtzetinak kotoiz, artilez edo nylonez eginak daude. Hainbat koloretakoak egiten dituzte, baina oso ohikoa da galtzetin beltzak jantzi formalekin janztea eta galtzerdi zuriak kiroletarako jantziekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galtzetinak mendeetan zehar eboluzionatu dute lehen modeloetatik, animalien larruak orkatilen inguruan bilduta eta lotuta zituztela egiten baitziren. Antzinatean, galtzerdiak larruz edo animalia baten ilez eginak zeuden. Galtzetinak egiteko denbora asko behar zenez industriaurreko garaian, aberatsek bakarrik erabiltzen zituzten denbora luzez. Pobreek zapi xumeak zeramatzaten oinak biltzeko eta babesteko.
Ezagutzen diren galtzerdi zaharrenak Egiptotik datoz, 300-500 urtekoak. Aitzinean, erromatarrek eta greziarrek ere oinak oihalekin lotzen zituzten.
Hesiodo poeta greziarraren arabera, K.a. VIII. mendean, antzinako greziarrek piloi izeneko galtzerdiak zeramatzaten, animaliaen ile trinkoz eginak. Erromatarrek ere larruz edo ehunez biltzen zituzten oinak.[3] II. mende inguruan. Erromatarrak oihal horiek josten hasi ziren lehen galtzerdi estuak eginez, udon izenekoak.
Erdi Aroan, praken luzera handitu egin zen, eta galtzetina hankaren behealdea estaltzen zuen oihal estu eta kolore bizikoa bihurtu zen. Galtzetinek banda elastikorik ez zutenez, goialdean ligak jartzen zituzten, eror ez zitezen. Prakak motzagoak zirenean, galtzerdiak luzeagoak (eta garestiagoak) izaten hasi ziren. 1000. urte inguruan, galtzetin luzeak, galtzerdiak, aberastasunaren ikur bihurtu ziren nobleziaren artean.[4]
XVI. mendearen amaieran, makinaz ehundutako galtzerdiak sortu ziren lehen aldiz. 1800. urtera arte, eskuz egindako ehuna zein makinaz egindako ehuna galtzerdiak egiteko erabiltzen ziren, baina 1800. urtetik aurrera, makinaz egindako ehuna bihurtu zen metodo nagusia.
Zertarako erabiltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galtzetinak oinetako barruan janzten diren ehun edo materialezko piezak dira, eta hainbat helburu dituzte:
- Oinak babestea eta erosotasuna ematea: Galtzetinak oinak eta oinetakoak arteko frikzioa murrizten dute, horrela larruazala zauritu ez dadin.
- Hotzaren eta beroaren aurkako isolamendua: Galtzetinak oinak bero mantentzen laguntzen dute hotz denean, eta transpirazioa kontrolatzen laguntzen dute bero denean.[5]
- Higienea eta hezetasuna xurgatzea: Oinak izerditzen dutenean, galtzetinak izerdi hori xurgatzen dute, oinak lehorrak eta garbiak mantentzeko.[6]
- Estiloa eta modaren osagarri: Galtzetinak kolore, diseinu eta material desberdinetan daude, eta jantziaren estetika osatzen dute.
Galtzetin motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Galtzetin laburrak (ankle socks): Oinetakoaren gainetik pixka bat baino ez dute iristen, kiroletarako edo udan erabiltzeko egokiak.[7]
- Galtzetin ertainak (crew socks): Belauneko beheko aldean iristen diren galtzetinak, erabilera anitzetarako egokiak.[7]
- Galtzetin luzeak (knee-high socks): Belauneko gainetik iristen diren galtzetinak, neguan beroago egoteko edo modan erabiltzen direnak.[7]
- Galtzetin teknikoak: Kirol edo jarduera espezifikoetarako diseinatutako galtzetinak, hala nola korrika, mendia, edo eskalada.[8]
- Galtzetin elastikoak edo kompresio galtzetinak: Odol-zirkulazioa hobetzeko eta nekea murrizteko diseinatutako galtzetinak.[9]
- Modako galtzetinak: Diseinu eta kolore anitz dituzten galtzetinak, jantziaren osagarri moduan.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ galtzetin | Gaurko hitza. (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ «mitjó | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (kontsulta data: 2026-08-17).
- ↑ (Ingelesez) GESTIONMAX. «Origen de los calcetines» thearcticbay.com (kontsulta data: 2026-08-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia del calcetin desde la anitgua Grecia» Four Cottons (kontsulta data: 2026-08-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todo lo que necesitas saber sobre los calcetines. . | Zeeman» www.zeeman.com (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) La importancia de los calcetines en el deporte - Socks Market - 2026. 2022-04-01 (kontsulta data: 2026-08-16).
- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) TusKamisetas. «TusKamisetas Original S.L.» www.tuskamisetas.com (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Calcetines deportivos técnicos hechos en España» Wabiks (kontsulta data: 2026-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Medias de compresión: qué son, para qué sirven y cómo utilizarlas correctamente | Hospital de Bellvitge» bellvitgehospital.cat (kontsulta data: 2026-08-16).