Foronido
Itxura
| Foronido | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Goierreinua | Holozoa |
| Erreinua | Animalia |
| Azpierreinua | Bilateria |
| Filuma | Phoronida Hatschek, 1888
|
| Azpibanaketa | |
| |
Foronidoak (Phoronida) hodietan, banaka edo taldean bizi diren animalia protostomoak dira.
Ur txikiko itsas hondoetan ematen dute bizitza. Isurtzen dituzten hondakinez eratzen dituzte babes-hodiak. Gorputzez luzexkak, eta zizare-itxurakoak izaten dira; aurreko aldean, ferra-itxurako egitura bat dute, biribilean bilduriko luzakinez hornitua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.