Edukira joan

Faith Ringgold

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faith Ringgold

(1988)
Bizitza
JaiotzaHarlem, 1930eko urriaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-estatubatuarra
HeriotzaEnglewood, 2024ko apirilaren 13a (93 urte)
Familia
AmaWilli Posey
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli 1959) Arte-masterra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista bisuala, ilustratzailea, ehungintzako artista, eskultorea, performancelaria, quiltmaker (en) Itzuli, idazlea eta artista
Lantokia(k)Ghana
Nigeria
New York eta San Diego
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Where We At (en) Itzuli
Art Workers' Coalition (en) Itzuli
Mugimenduaarte feminista
Genero artistikoasocial-artistic project (en) Itzuli

faithringgold.com
Instagram: faithringgold Find a Grave: 269361517 Edit the value on Wikidata

Faith Ringgold (Harlem, New York, 1930eko urriaren 8a - Englewood, New Jersey, 2024ko apirilaren 13a) artista, idazle eta ekintzaile estatubatuarra izan zen, batez ere bere quilt (ohe estalkia) narratiboengatik ezaguna. Jaiotza izena Faith Willi Jones zuen.[1][2]

Arte irakaslea izan zen New Yorkeko hainbat ikastetxe publikotan, eta irakasle izan zen garaian, American People izeneko margolan sorta egin zuen, bere lan ezagunenetako bat, eskubide zibilen defentsa ikuspuntu feministatik irudikatzen duena.[3]

70eko hamarkadan, oso ezagunak izan ziren bere afrikar estiloko maskarak eta poster politikoak. 80ko hamarkadan, narrazio-ohazalak egiten hasi zen, eta hori izan zen bere lanik ezagunena. Geroago, haurrentzako liburuen egile eta ilustratzaile gisa hasi zen lanean.[3]

Bere alaba Michele Wallace (1952) idazlea eta kultur kritikaria da.[4]

Ringgold-en sormena inguruan bizi zuen giroak suspertu zuen. Ama, Willie Posey Jones, moda diseinatzailea zen eta aita, Andrew Louis Jones, ipuin kontalaria edo storyteller-a.

50eko hamarkadan hasi zuen margolari ibilbidea, arte ikasketak amaitu ostean. James Baldwin eta Amiri Barakaren lanean inspiratu zen, arte afrikarrean, Inpresionismoan eta Kubismoan. Berehala talentua aitortu zitzaion arren, galeria asko ez zeuden eroso Ringgolden lana erakusketarekin, eta beraz, ez zuen asko saldu. Izan ere, bere lehen margolanetako askok unean uneko kultura irudikatzen zuten, eguneroko jardueren azpian dagoen arrazakeria irudikatuz. Lan horiek islatzen zituzten artistak Harlemgo Errenazimenduan bizi izan zituen esperientziak. Gai horiek heldutasuna lortu zuten Eskubide Zibilen Mugimenduan eta emakumeen mugimenduan.

Eskubide zibilen eta genero berdintasunaren aldeko ekintzaile sutsua zen heinean, Faith Ringgoldek berezko lan politikoa ekoitzi zuen. 1970eko hamarkadaren hasieran, ohiko oleoak alde batera utzi eta akrilikoarekin margotu zituen oihalezko ertzak dituzten luzatu gabeko mihiseen gainean, thangkak tibetarrak imitatzen dituen teknika bat (bordatuak dituzten zetazko pinturak).[5]

Margotutako ohe-estalki narratiboak dira bere lanik ezagunenak. Arrazakeria eta diskriminazioa salatzen dute, eskuz idatzitako irudi eta testuen bidez kontatutako istorioekin.[6]

1963an Ringgoldek bere lehen American People pintura politikoen bilduma margotu zuen, Jacob Lawrence artistarengan eta James Baldwin idazlearengan inspiratuta. Ameriketako Estatu Batuetako Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduko bizimodu amerikarra islatzen du lan horrek, eta arrazen arteko elkarreraginak erakusten ditu emakume baten ikuspuntutik. Bilduma horrek “zergatik?” galdera egiten du, gizarte amerikarreko oinarrizko arraza-gaiei dagokienez. For Members Only, Neighbors, Watching and Waiting eta The Civil Rights Triangle artistaren beste olio-pintura batzuek ere gorpuzten dituzte gai horiek.

Aldi berean, Black America bilduman hasi zen lanean, Black Light Series izenez ere ezaguna, eta kolore ilunagoekin esperimentatu zuen bertan. Ideia hori sortu zen “Mendebaldeko arte zuria kolore zurian eta argi-, kontraste- eta argilun-jokoan zentratuta zegoela ikusi ondoren; Afrikako kulturetan, berriz, oro har, kolore ilunagoak erabiltzen ziren, tonalitatea gehiago nabarmenduz kontrastea sortzeko”. Hautemate hori zela eta, “estetika beltz zuzenago baten bila” hasi zen Ringgold.

Garai horretan muralak ere sortu zituen, The Flag is Bleeding, U.S. Postage Stamp Commemorating the Advent of Black Power People eta Die, American people saila amaitzen duena. Mural horiek lagungarriak izan ziren bere etorkizuneko obrara hurbiltzeko.

French Collection lanean, Ringgoldek irtenbide berriak aztertu zituen afrikar jatorriko emakume eta gizonen iragan astuna gainditzeko. Horrela, hainbat oihalez osatutako serie hori sortu zuen modernismoaren egia eta mitoetara hurbiltzeko. Garai hartan Frantzia arte modernoaren herrialdea zenez, hura izan zen bere inspirazioa afroamerikar arteari "identitate modernoa" eransteko.

Narrazio-ohazalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ringgold 1972ko udan joan zen Europara Michele Wallace alabarekin, horixe ere artista. Michele lagun batzuk bisitatzera Espainiara joan zen bitartean, Ringgoldek Alemanian eta Herbehereetan barrena jarraitu zuen bidaia. Amsterdamen, Rijksmuseum-a bisitatu zuen, eta hori bere lan helduenean eragin handienetakoa izan zuen esperientzietako bat bihurtu zen. Geroago, ohe-estalkiak (ohe-estalkiak edo ohazalak, quilt ingelesez) pintatzen hasi zen, artistaren nortasunaren ezaugarrietako bat. Museoan, Ringgoldek XIV. eta XV. mendeetako nepaldar bilduma bat behatu zuen, oihalezko brokatuekin margoztatutako pintura sorta bat. Thangka horiek bere lanerako inspiratu zuten, eta Estatu Batuetara itzuli zenean, sail berri bat sortu zuen: The Slave Rape Series. Lan horietan, Ringgold saiatzen zen irudikatzen zer jasango zuen esklabo gisa harrapatu eta saldutako emakume afrikar batek. Bere ama, Willie Posey Jones, proiektu horretan kolaboratzera gonbidatu zuen, garai hartan Harlemen oso jostun ospetsua baitzen. Lankidetza horrek, azkenean, bere lehen ohe-estalkia egitea ekarri zuen, Echoes of Harlem, 1980an.[7]

1973an, Ringgold eskulturarekin esperimentatzen hasi zen, bere komunitatearen errealitatea eta gertakari nazionalak dokumentatzeko bitarteko berri gisa. Bere lana maskaretatik pertsonaia erreal edo fikziozkoetara doa. 11 maskarako serie bat egin zuen, amarekin elkarlanean, eta Witch Mask Series izena jarri zion. Lan horrek “nortasun espirituala zein eskultorikoa” izatea nahi izan zuen, maskarak jantzita ere eraman ahal izango zirela azpimarratuz, ez ziren zintzilikatzeko objektu hutsak.

Witch Mask Series-en ondoren, Ringgold-ek 31 maskarako beste serie bat hasi zuen, Family of Woman Mask Series, 1973an, artistak haurtzaroan ezagutu zituen emakume eta haurrei egindako omenaldi bat. Geroago, margotutako eta jantzitako panpinak egiten hasi zen.

Bere maskarak eramateko ere pentsatuta zeudela esan zuen beti; hortaz, artistak arte eszenikoekin ere esperimentatu zuen.[7]

Ringgoldek kutsu feminista duten hainbat ekitalditan eta arrazakeriaren aurkako hainbat erakundetan parte hartu izan zuen. 1968an, Poppy Johnson eta Lucy Lippard lagunekin eta artistekin batera, Ad Hoc Women's Art Committee sortu zuen, eta protesta bat antolatu zuten Whitney Arte Museo Estatubatuarrean egindako erakusketa bat zela eta; hain zuzen ere, eskatu zuten erakusketaren ehuneko berrogeita hamarra emakumeek egindako artera bideratzea, eta horietatik %50 beltzak izatea.[8] Ez ziren soilik emakume artistak erakusketatik kanpo utzi, artista afroamerikarren lanak ere ez ziren ikusgai jarri. Are gehiago, Jacob Lawrence, museoko bilduma iraunkorreko artista bat, kanpoan utzi zuten. Protesta ekintza horretan parte hartu ondoren –txistuekin zarata egin zuten eta konpresak eta arrautza ustelak utzi zituzten museoaren inguruetan– 1970eko azaroaren 13an atxilotu zuten Ringgold.[9] Ringgold eta Lippard elkarrekin aritu ziren Women Artists in Revolution (WAR) taldean. Ringgoldek eta bere alaba Michele Wallacek ere Women Students and Artists for Black Art Liberation (WSABAL) taldea sortu zuten.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]