Euritako
Itxura
- Artikulu hau euritik babesteko tresna eramangarriari buruzkoa da. Euritik babesteko jantzia gaitzat duten artikuluak Zira eta Gabardina dira.


Euritakoa edo aterkia euritik babesteko erabiltzen den tresna eramangarria da. Eusteko masta bat duen oihalezko edo plastikozko estalkia da. Oihala mastari lotzen zaio erradialki banaturik dauden artikulatutako hagatxo batzuen bitartez. Modu horretan, euritakoa itxi eta ireki daiteke, eramateko erosoagoa izan dadin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenagotik baziren eguzkitakoak, Asirian edo Egipton erabiliak, baina ez zen gaur egun aterkiek edo eguzkitako modernoek duten diseinu bera. Euriaren kontrako aterkiak Txinan asmatu ziren, K.a 2400 urte inguruan.[1] Masta, ziriak eta oihalezko estalkia zituzten, jadanik. Zetaren Bideari jarraiki heldu ziren Europara. XVII. mendean, Europako hegoaldean aterkiaren erabilera ohikoa zen.[1]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Sarriegi, Enekoitz Telleria. (2025-01-08). «Aterkiak aterpe bila» Berria (kontsulta data: 2026-07-14).