Edukira joan

Pholiotina rugosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conocybe rugosa» orritik birbideratua)
Pholiotina rugosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPholiotina
Espeziea Pholiotina rugosa
Singer, 1948
BasionimoaPholiota rugosa

Pholiotina rugosa Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus togularis var. filaris, Galera pusilla, Galera vestita var. pusilla, Pholiota rugosa (Basionimoa), Pholiota filaris, Pholiota togularis var. filaris, Conocybe filaris, Pholiotina filaris, Conocybe pusilla, Pholiotina filaris var. rugosa, Conocybe rugosa.

Kapela: 1 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, lehenik koniko-kanpai itxurakoa, gero ganbil-laua, titiduna. Kapelaren azala leuna, higrofanoa, arre-okre koloretik arre-gorrixkara doana, hori-okre argia lehortzean.

Orriak: Adnatuak, hasieran okre zurbil kolorekoak, gero marroi-laranja kolorekoak.

Hanka: 2 eta 3,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,3 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, bihurgunetsu samarra, zurruna, arre argi kolorekoa, eraztuna ez oso iraunkorra.

Haragia: Urria, biguna, marroia, zapore gozokoa eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen “cono” hitzetik eta burua, kasko konikoa, esan nahi duen , “cybe” hitzetik. Filaris epitetoa latinetik dator, haria, esan nahi duen “filum” hitzetik. Bere mehetasunagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxiko hilgarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiotina aporos-en oso antzekoa da, hemen deskribatutako espeziea baino askoz ohikoagoa.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urria. Udaberritik udazkenera. Hostozabalen soilgune belartsuetan, parkeetan, lorategietan eta bide bazterretan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Bolivia, Argentina, Europa, Errusia, Txina, Australia, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 73 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  6. Pholiotina rugosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]