Edukira joan

Baori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baori
Kokapena
Atalakeskailera:

Baori, baoli edo baodi (hindiz: बावड़ी bāwṛī/ बावली bāwlī, "zisterna mailakatua" gisa itzultzen da), harmaila edo eskailera batzuen bidez uretara irits daitekeen iturburua edo putzua da.[1]

Estaliak eta babestuak egon daitezke, eta nahiz eta erabilgarriak izan, askotan apaindura arkitektoniko esanguratsuak dituzte. Indiaren mendebaldean ohikoak izan ziren, Pakistanen eta Asia hegoaldeko beste eskualde idor batzuetan.[1]

Eraikin horien helburua euri garaian sortutako ura kudeatzea zen. Ura biltzen eta kudeatzen laguntzen zuten garai lehor osoan. Pertsonak sartzea eta ureztatze-sistemak erabiltzea eta banatzea baimentzen zen. Putzu batzuetan animalia bat zegoen, polea batetik tiratzen zuena ura goiko mailetaraino igotzeko, eta beste batzuetan pertsonak uretaraino sartzen eta jaisten ziren.[1]

2014an, horietako bat, Rani ki Vav ('Erreginaren putzu mailakatua'), Patanen, Gujaraten, Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartu zen (erref. zenbaki 922).[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «▷💦 Baori, pozos escalonados en India » Explora La Bola» Explora La Bola 2020-03-17 (kontsulta data: 2026-11-08).
  2. ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Rani-ki-Vav (the Queen’s Stepwell) at Patan, Gujarat» UNESCO World Heritage Centre (kontsulta data: 2026-11-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]