Edukira joan

Anaidi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zumaiako marinelen kofradiaren etxea.

Anaidia edo kofradia xede erkideak erdiesteko elkartu den pertsonen (gehienetan eta tradizionalki gizonen) elkarte bat da. Adigaia kristautasunaren testuinguruan garatu zen Mendebaldean, batez ere Eliza Katolikoaren erlijio-ordenei lotuta Erdi Aroan. Horrela azaltzen da adibidez, Iurretako udal web guena, Iurretako sei kofradia tradizionalen sorreraz, eta elizateekin lotzen ditu:[1]

Erdi Aroaren hasieran Iurretako landa eremuan bizi ziren harriz eta zurez eginiko etxoletan. Familiak ugaldu ahala inguruko lursailetan etxe berriak eraikitzen zituzten eta horrela, senide guztiak inguru berdintsuan bizi ziren. Etxeetatik hurbil ermita edo baseliza bat eraiki ohi zuten santuren bat gurtzeko eta hantxe batzen ziren inguruko biztanleak beraien bizikidetzari buruzko kontuen inguruan hitz egiteko ere. Horrela sortu ziren Iurretako sei kofradiak.

Kofradiek, inguruko beste kofradien laguntza behar izaten zuten sarritan, proiektuak garatzeko zein arazoei aurre egiteko. Batasun horren ondorioz, XII-XIII mendeen artean elizateak sortu ziren. Gaur egungo udalen oinarria izango zirenak, hain zuzen. Elizako atarian elkartzeko ohituratik datorkie izena. Normalean, kofradia garrantzitsuenak hartzen zuen hiriburutza, eta horren izena ezartzen zioten udalerriari. Hemen, Iurretako Elizatea sortu zuten sei kofradia elkartuta: Fauste, Goiuria, Iurreta, Orozketa, San Marko eta Santa Marina.”

Erdi Aro ondorengo garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laster ideia beste esparru batzuetara hedatu zen: eskulangileetara, merkatarietara, etab. Azkenerako, klubak, harginbelzgoa, anaiarteak eta beste garapen batzuk izan zituen. Euskal Herrian aipagarria da elkarte gastronomikoen sorrera.

Gaur egun, anaidien konnotazioak ugariak dira testuinguruaren arabera, aintzat edukita beren xedea erlijioari lotutakoa, lanbideari lotutakoa, intelektuala edo soziala izan daitekeela. Zenbaitetan isilpeko elkarteen itxura izan dezakete, adibidez, hargin beltzen kasuan.

Anaidien kide izateko aukera mugatua izan ohi da, eta askotan gizonei soilik uzten zaie kide izaten; hala ere, azken urteetan asko ireki da emakumeak ere kide izateko aukera.

Euskal Herrian oraindik arrantzaleen elkarteek kofradia izenari eusten diote.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zer dira kofradiak» Iurretako kofradiak 2022-10-31 (kontsulta data: 2026-09-06).
  • Ernesto García Fernández (1997) “Las cofradías de oficios medievales del País Vasco (1350-1550)”, Studia historica. Historia medieval, 0213-2060, 15, 11-40.
  • Javier Zubiaur Carreño (2020ko ekaina) “Las cofradías religiosas de adultos en Vasconia” Fco Javier Zubiaur Carreño

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.