Afganistango gerra (2001-2021)
| Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
| Afganistango gerra | ||||
|---|---|---|---|---|
| Terrorismoaren aurkako gerra | ||||
Afganistango gerraren irudiak | ||||
| Data | 2001eko urriaren 7az geroztik (25 urte eta 29 egun)
| |||
| Lekua | Afganistan | |||
| Emaitza |
| |||
| Gudulariak | ||||
| ||||
| Buruzagiak | ||||
| ||||
| Indarra | ||||
| ||||
| Galerak | ||||
| ||||
Afganistango gerra 2001eko urriaren 7an hasi zen, Afganistan okupatu zuten Ameriketako Estatu Batuen Askatasun Iraunkorra operazioarekin eta Erresuma Batuaren Herrick operazioarekin.[5] 2001eko irailaren 11ko atentatuei erantzuna eman nahirik hasi zen.

Inbasioaren helburu bikoitza Osama bin Laden eta Al Kaidaren beste hainbat buruzagi atxilotu eta epaitzea eta haiei babesa ematen zieten talibanak boteretik kentzea zen, George W. Bush presidentearen politikak ez baitzituen erakunde terroristak eta babesa ematen zieten gobernu edo herrialdeak bereizten.
Herrialdea kontrolatzeko operazio militar bi hasi zituzten:
- Askatasun Iraunkorra operazioa: AEBk zuzendua (ISAF koalizioaren beste herrialdeekin batera), Pakistango mugan dauden hegoalde eta ekialdeko eskualdeetan egindako kanpaina da. Bertan 28.300 estatubatuar militarrek parte hartzen dute.[1][6][7].
- Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra (ingelesezko siglak: ISAF): nahiz eta 2001eko abenduan Kabul kontrolatzeko Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak sortua izan, 2003tik aurrera Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen kontrolpean dago. 2009ko uztailaren 23an, ISAFek 42 herrialdeetako 64.500 militar zituen, horietatik 29.950 inguru estatubatuarrak.[1][8]
Inbasioa baino lehen, Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren hegazkinek talibanen aurka ziharduen Iparraldeko Aliantzaren gudarosteak lagundu zituzten. 2002an, estatubatuar, britainiar eta kanadar infanteria sartu zen, gerora NATOren tropek ordezkatua.
Nahiz eta hasierako erasoaldiak talibanak boteretik kendu zituen, talibanak laster indarberritu ziren.[9][10] Al Kaidaren aurkako gerrak arrakasta txikiago izan du.[11]
ISAF
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen 2009ko uztailaren 23an ISAF osatzen zuten 43 herrialdeetako tropak:[12]

| Guztira: 71.748 | ||
|---|---|---|

Eroriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen 2010eko uztailaren 7ean koalizioaren militarren erorien zerrenda:
| Herrialdea | Zbk. |
|---|---|
| 1162 | |
| 313 | |
| 150 | |
| 45 | |
| 42 | |
| 33 | |
| 28 | |
| 24 | |
| 24 | |
| 19 | |
| 16 | |
| 15 | |
| 9 | |
| 7 | |
| 4 | |
| 3 | |
| 3 | |
| 2 | |
| 2 | |
| 2 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 | |
| 1 | |
| Guztira | 1.908 |

Amnistia internacionalen arabera, guda iraun duen 19 urte eta 6 hilabeteetan 150.000 hildako egon dira eta 1,2 milioi pertsona desplazatuak izan dira. Brown unibertsitatearen arabera 40.000 zibil, 66.000 Afganistaneko polizia eta militar, 2448 AEBetako militar eta ia 4000 enpresa militar pribatuko mertzenario hil dira.[15]
AEBko defentsa ministerioaren arabera gerraren kostua 800.000 milioi dolarrekoa izan da.[16]
Brown unibertsitateak 50 ikertzaileren parte hartzearekin aurrera eraman duen “The Cost of war Project” ikerketaren arabera, berriz, kostua 2,6 bilioi dolarrekoa izan da.[16]
Gertaeren kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Gertakariak |
|---|---|
| 2001 | Estatu Batuen Afganistango inbasioa |
| 2002 | Anakonda operazio ostea |
| 2003–2005 | Talibanen berragertzea, Afganiar tropen gerra |
| 2006 | Taliban eta NATOren arteko gerra |
| 2007 | Estatu Batuak eta ISAF Talibanen aurka |
| 2008 | Talibanen erasoa hornitzeetan |
| 2008–2009 | Estatu Batuen akzioa Pakistanen |
| 2009 | Estatu Batuen indartzea, Talibanen hobekuntza |
| 2010 | Amerikar–Britaniar ofentsiba eta Afganiarren bake iniziatiba |
| 2011 | AEB eta NATOren erretiroa |
| 2012 | Hitzarmen estrategikoak |
| 2013 | Erretiroa |
| 2014 | Erretiroaren jarraipena eta sublebazioa |
| 2015 | Talibanen berragerpena |
| 2015–2016 | Talibanen barne gatazkak |
| 2015–2018 | Talibanen ofentsiba Helmand Probintzian |
| 2016 | Bake hitzarmena |
| 2017 | GErtakariak eta and Donald Trumpen Afganiar araua |
2011
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n nazioarteko tropak alde egiten hasi ziren pixkanaka, eta herrialdeko segurtasunaren eskuduntza Afganistango Poliziari eta Armadari uzten.
2013
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2.959 zibil hil ziren gerrarekin zerikusia duten ekintzatan[17]; 2012an baino %7 gehiago. Hildako kopurua ez ezik, zaurituena ere hazi egin zen: 5.656, 2012an baino %17 gehiago. NBEk kontua hartu zuenetik, 2011ren ondoren zibil gehien hil zuten urtea izan zen 2013; eta hildakoen eta zaurituen kopuruak batuz gero, urterik odoltsuena.
Unama NBEk Afganistanen zuen misioak egin zuen txostena. Beste urte batez, «gobernuaren aurkako eragileei» egotzi zien zibil gehien hiltzea —2.331, %78—, eta lotura zuzena ikusi zuen ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarraren erretiratze prozesuaren eta zibilen hilketen igoeraren artean. Unamaren arabera, prozesu horren ondorioz talibanek eta beste talde armatuek eraso gehiago egin zituzten, eta, gainera, gero eta zibil gehiago hil ziren armadarekin eta poliziarekin izandako tiroketen erdian harrapatuta gelditu direlako. Hala ere, NBEren misioak txostenean zion biktima gehien 2012ko arrazoi berak eragin zituela 2013an ere: etxean egindako lehergailuek —IED, ingelesezko laburduran—.
Afganistango armada eta Polizia, eta ISAF izan ziren 341 heriotzen arduradun. Horietako bi heren inguru Afganistango indarrei leporatzen zizkien Unamak. Ekainean ISAFek Afganistango armadaren eta Poliziaren esku utzi zuen segurtasuna zaintzeko ardura, beraz, nazioarteko tropen eskumenak nabarmen murriztu ziren , eta, ondorioz, indarkeria ekintzetan zuten parte hartzea. 118 zibil nazioarteko indarren aire erasotan hil ziren; hau da, herena. 2012an baino hemezortzi lagun gutxiago hil zituzten eraso horietan. Hala ere, Unamak datu kezkagarri bat ikusi zuen: drone edo piloturik gabeko hegazkinekin hildako zibilen kopuruak gora egin zuela. Dokumentatutako hemeretzi erasotan 45 herritar hil zituzten, 2012ko kopurua hirukoiztuz. Irailaren 7an gertatu zen, Kunar probintzian erasorik larriena. Ustezko sei matxino eta hamar zibil hil zituen ISAFek, haurrak tartean. Unamak oroitarazi zuen hasieran ISAFek ukatu egin zuela zibilak hil izana, eta Unamarekin «bilera andana» egin ondoren bi zibil hil zituela esan zuela.
2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailaren 31ean, gutxienez 23 pertsona hil ziren Afganistanen eta beste bi zauritu, Talibanen eta Poliziaren artean izandako borroketan. Talibanek hainbat polizia postu erasotu zituzten herrialdearen ekialdean dagoen Nuristan eskualdean. Hafiz Abdul Qayum, eskualdeko gobernadoreak esandakoaren arabera, bi zaurituak poliziak ziren. Ziurtatu zuen, gainera, matxinatuek ez zutela polizia postu bakar bat ere deuseztea lortu. Aitzitik, Zabihullah Mujahid bozeramaile talibanak esan zuen, erasoaren ondorioz hamar polizia hil zirela, eta beste hainbat zaurituak edo atxilo hartuak izan zirela. NATOk Afganistanen martxan zuen misioa urtearen bukaeran amaituko zen, baina AEBk jakinarazi zuen 9.800 soldadu bertan mantenduko zituela 2016 urtera arte[18].
Abuztuaren 5ean, AEBetako jeneral bat hil zuen Afganistango uniforme militarrarekin jantzita zihoan erasotzaile batek. Kabulgo base militar batean izan zen erasoa. Afganistanen hildakoa AEBetako maila gorena zuen militarra zen. Beste dozena bat militar zauritu ziren erasoan. Bestalde, AEBek