Gipuzkoako Foru Aldundia
Gaiak
Kanpainak
Azken Albisteak
- 2026/09/08
-
Azpiegiturak
Egungo bidegurutzea ordezkatuko duen biribilgune bat eraikiko da Olentzon, Zizurkil eta Asteasu arteko errepidea hobetzeko lanen barruan
Diputatuen Kontseiluak Tolosaldeko errepideetan hobekuntzak egiteko hiru jarduketa onartu ditu gaur: Olentzon biribilgune berria, zarataren aukako pantaila lerroa Tolosan N-Iean eta oinezkoentzako ibilbide seguru berria
- 2026/09/08
-
Gobernantza
Aldundiak MUBIL Business Centerren eraikuntza lizitatu du, mugikortasun berriko start-upak eta puntako enpresak hartuko dituena
4.500 m²-ko eraikin berriak, 6,6 milioi euroko inbertsioarekin, aukera emango du MUBILen ezagutza eta berrikuntza ekosistema handitzeko eta Gipuzkoak Europako erreferente gisa duen posizionamendua indartzeko. Urte honen amaieran hasiko dira eraikitzen.
- 2026/09/07
-
Kultura
GFAko Kultura Departamentuak “1000 IpuSkoa… 10 Antzerki” aurkeztu du, antzerkiaren bidez Gipuzkoako historia ikasgeletara hurbiltzeko hiru liburu berri
Aizpea Goenagak, Alaitz Olaizolak, Idoia Gereñuk eta Sara Cózarrek egin dituzte liburuak, eta hamar antzezlanen bitartez lantzen dute lurraldeko historia. Hiruak Kultura Eskolaren katalogoan sartu dira, eta jada zabalik da 2026-2027 ikasturterako deialdia. Aurreko ikasturtean, 88 ikastetxetara iritsi zen Kultura Eskola, eta 395 kontratazio eta 897 kultura-saio egin ziren haietan.
- 2026/09/07
-
Lurralde antolaketa
Azahara Domínguez diputatuak Oñatiko Unibertsitatearen birgaitzeak herriko eta Debagoiena osoko erakargarri gisa duen eginkizuna berreskuratuko duela aldarrikatu du
Oñatiko Unibertsitatearen birgaitzea ez da soilik eraikin historiko bat berreskuratzea. Oñatiko eta Debagoiena osoaren bizitzaren parte izatea nahi dugu berriro. Ondareak bizirik egon behar du eta erakargarri izaten jarraitu. Sancti Spiritus gure identitatearen parte da, Oñatiren ikur eta eskualdeak eskaintzen duen guztia ezagutzeko atea. Eta hura birgaitzeko egiten ari garen obrek herritarrentzat eta belaunaldi berrientzat espazio bat berreskuratzea ere badute helburu.












